[ARGAZKI GALERIA] All in da haus jaialdia Gasteizko Gaztetxean
Preso politiko gasteiztar baten askatasuna aldarrikatzeko jaio zen bertso eta rap munduak uztartzen dituen lehiaketa hau 2016an, Ekaitz in da haus izenarekin, eta preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko lehiaketan bihurtu da azken edizioetan.
Mural margoketarekin eman zioten hasiera jaialdiari. Ondoren, 18:00etan, lehen kontzertuak izan ziren: Markes Iraizoz, Pastor eta Allexhited.
Freestyle txapelketa Amaia aurkezleak eta DJ Xerula Radikataren musikak girotu zuten, eta sei partehartzailek inprobisatu: Odei Barroso, Urruñako bertsolari eta rap kantaria; Markel Yoller, Ilarduiako bertsolaria eta rap kantaria hau ere; Raperu, Galdakaoko raperoa; eta Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren arabar bertsolari ezagunak. Epaile lanetan arituko ziren Endika Lahaine, Ander Abaskal eta Luma. Odei eta Paula Amilburu izan ziren bi finalistak. Finalaren aurretik, baina, Haizeatxo, Ninga, X eta 34·k kontzertua eskaini zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!