[ARGAZKI-GALERIA] All in da Haus freestyle txapelketaren finala jokatu zen larunbatean Gasteizko Gaztetxean
All in da Haus freestyle txapelketaren finala jokatuko zen urtarrilaren 20an, larunbatarekin, Gasteizko Gaztetxean. Euskal Herriko hainbat txokotan kanporaketak jokatu eta gero, Izar, Kazz, Ekaitz, Lil Zikuta, Viñaspre eta Aissa freestylerrek kantatu zuten finalean. Ekaitz, Lil Zikuta eta Aissak pasa zuten lehen kanporaketa; eta Ekaitz eta Lil Zikuta izan ziren buruz burukoan. Euskal preso politiko guztiei eskini zieten, baina, txapelketaren garaipena.
Presoak etxeratzeko aldarria zabaltzea da jaialdiaren helburua eta, horrekin batera, rap eta hip hop eszenan euskaraz egiteko bultzadatxoa emateko aitzakia izatea. Kartzela, Palestina, Porrotx eta Itziar Ituñok jasandako jazarpena, Gasteizko espazio okupatu eta autogestioantuak… hamaika auzi izan zituzten kantagai.
Edi & Papaya DJ eta Xerula izan ziren aurkezle eta Ningra, Haizeatxo eta Abaskal epaile. Suaia eta Komadük kontzertua eman zuten.
Joanes Basurto Merinoren argazkiak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!