[Argazki Galeria] Abiadura Handiko Trenaren proiektua salatu dute Araban
Kolektibo ezberdinek salatu dute Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuak Arabako lurralde emankorretan izango duen eragin negatiboa. Haien esanetan, azpiegitura honek landa-eremua suntsitu, ingurumenari kalte larriak eragin eta eskualdearen erro kultural eta ekonomikoak arriskuan jartzen ditu.
Azpimarratu dute halako makroproiektuei buruzko erabakiak tokiko komunitateen beharrak kontuan hartu gabe hartzen direla. Era berean, alternatiba jasangarriagoak badirela nabarmendu dute, baina interes ekonomiko eta politikoen ondorioz ez dietela lehentasunik eman.
“AHTk ingurumenari kalte konponezinak eragiteaz gain, gure komunitate landarren identitatea eta bizibidea ere mehatxatzen ditu,” adierazi dute idatzian. Halaber, sektore kaltetuekin inolako elkarrizketarik ez egotea kritikatu dute.
Kolektiboek mobilizaziora deitu dute datorren urtarrilaren 26an Ribabellosan, “Desjabetzeei Ez! Tren publiko eta sozialari bai!” lelopean.
Protesta honekin, proiektuaren ondorio sozial eta ingurumenekoak ikusgai jarri nahi dituzte, eta landa-bizitza eta haren ingurunea errespetatuko duen azpiegitura inklusibo eta jasangarria eskatu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!