[ARGAZKI GALERIA] 40 urte bete ditu Hala Bedi Irratiak
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean. Gasteizko jaietako giro betean, irrati emisio berezia egin zuten Hala Bediko kideek goizean eta, arratsaldean, dagoeneko tradizioa den prozesio ateoa Alde Zaharretik Txosnagunera Orbain Kultur Elkarteko kideekin batera. Txosnetan omenaldia eta brindisa egin zuten irrati librearen alde.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!