Arantzabela ikastetxeko ortzadarraren muralean pintada LGBT+foboak egin dituzte
Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du.
Arantzabela ikastetxeko jolastokian duela gutxi egindako ortzadarren koloreko muralean LGBT+ kolektiboaren aurkako pintadak agertu dira. Atzo arratsalden Arantzabela ikastetxeak berak sareetara igotako argazkietan ikusi daitekeen bezala, “putos gays”, “fuck LGTB” eta “maricones” bezalako mezuak egin dituzte muralaren gainean.
Arantzabelako ikasleek egindako mural horrek, ortzadarraren irudiaz gain, harrotasuna, askatasuna, errespetua, berdintasuna, maitasuna, aniztasuna eta duintasuna hitzak ditu idatzita, sexu aniztasunaren eta berdintasunaren alde. Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du: “Horrelako jarreren aurrean, eskola-komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hau salatzeko”.
Ez da Gasteizen ikastetxe batean horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. Iazko ekainean, Umandi ikastolan, ‘Esto con Franco no pasaba!’, ‘Transformers no!’ eta ‘Marikas’ margoketa homofoboak eta transfoboak egin zituzten ezezagun batzuek LGTB+fobiaren kontrako muralean. Kasu horretan ere aho batez salatu zuen eskola komunitateak.
#StopLGTBIfobia 🏳️⚧️🏳️🌈 Horrelako jarreren aurrean, eskola-komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hau salatzeko.@ikusgune @BerdinduEJGV @VG_berdintasuna pic.twitter.com/99Y9XLc0pc
— Arantzabela Ikastola (@ArantzabelaHLHI) February 7, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!