Arabako Pentsionistek mobilizazioak biderkatuko dituzte
Arabako Pentsionistak Lanean plataformak deituta, ostegunean manifestazioa egingo dute Artiumetik abiatuta. “Gutxienez 2022ra arte horrela jarraituko dutela mehatxatu dute. Ezin dugu onartu”, adierazi dute.
Mariano Rajoyk finkatutako urteroko %0,25eko igoerarekin haserre daude pentsionistak. Araban ere, mobilizazioak egin dituzte azkenengo asteetan eta hurengoetan ere kalera aterako dira.
Urtarrila amaieran, adibidez, protesta egin zuten Gasteizko Correos plazan, Arabako Pentsionistak Lanean plataformak deituta. Igoera honek erosmen ahalmena murrizten diela salatu zuten bertan.
“Gutxienez 2022ra arte horrela jarraituko dutela mehatxatu dute. Ezin dugu onartu”, adierazi zuten bozeramaileek. Izan ere, argiaren prezioak nabarmen gora egiten duen bitartean, pentsioen igoera “lotsagarria” dela uste dute.
Etorkizunean mobilizazio gehiago iragarriko zituztela esan zuten eta aste honetan bertan kalera aterako dira berriz ere. Ostegunean, otsailaren 22an, manifestazioa egingo dute Artiumetik abiatuta. 19:00etan hasiko da mobilizazioa. Gainera, martxoaren 5ean, eguerdian, elkarretaratzea egingo dute Gasteizen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!