Arabako kirol jardueretako langileen eskaerak bete ezean, greba egingo dute uztailaren 23tik 31ra
Greba deialdia uztailaren 23an hasi eta uztailaren 31n amaituko litzateke. Lau urte daramatzate soldaten igoerarik gabe.
Kirol jarduretako langileek bi urte inguru daramatzate hitzarmenaren birnegoziaketarekin, lan baldintza duinagoen alde borrokan. Aurrerapausuak eman ez direnez eta haien eskaerak ez direnez aintzat hartu, greba deialdia egin dute uztailaren 23tik 31ra. Uztailaren 11n ELA, LAB eta CCOO sindikatuek greba deialdia erregistratu zuten jada.
Langileek azaldu dutenez, aldarrikapenen artean daude, besteak beste, soldaten igoera. Izan ere, lau urte daramatzate soldaten igoerarik gabe, horrek dakarren eros ahalmenaren murrizketarekin. “Prekarietatea gero eta nabariagoa da eta jasanezina den puntu batetara iritsi da” argitu dute. Langile hauek, instituzio publikoek kontratatzen dituzten azpikontratetan egiten dute lan.
Langile hauen artean daude kantxetako zaintzaileak, igerilekuetako sorosleak edo kirol instalazioetan lan egiten duten beste zenbait langile. Sorosleek, adibidez, ez dituzte zaintzak kobratzen; hau da, askotan eguraldiaren menpe daude euren lana egiteko. Orain, uztailaren 23ra arteko epea zabaldu da, langileen eskaerak onartuak izan daitezen. Bestela, greba egingo dute.
Twitter kontua sortu dute: https://twitter.com/act_sos/status/884715549057400832
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!