Apirilaren 12an aterako da Igor Uriarte “Txopo” espetxetik
Iraileko epaiketan, sei urteko epetxe zigorra ezarri zioten Uriarteri. Harekin batera epaitu zuten Raul Aduna gasteiztarrari zazpi urteko espetxera kondenatu zuten.
Igor Uriarte, “Txopo”, gasteiztarra apirilaren 12an aterako da espetxetik. Hori da Frantziako justiziak ezarri dion data berria. Irailean epaitu zuten Uriarte, beste bost lagunekin batera, tartea, Raul Aduna gasteiztarra. Guztira, sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten; Adunari, aldiz, zazpi urte.
Uriarte 2013an atxilotu zuten Frantziako indar polizialek, beste bost kideekin. Epaiketa eta sententzia salatzeko, mobilizazio ezberdinak egin zituzten duela hilabete bat Gasteizen.
Hala ere, espetxetik ateratzerakoan, euroagindu bat izango luke pendiente Uriartek, Ekin-en aurkako polizia operazio batengatik. Kausa honen epaiketara ez zen aurkeztu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!