Anestesia eta No Regreten kontzertu basatia iruditan
Hala Bedi eta Gaztetxearen eskutik, sarrera guztiak agortu ziren larunbatean, Muinoko Hotsak-eko urriko kontzerturako. Hasteko, Gasteizko No Regret hardcore taldea, iazko urrian kaleratutako ‘Eres polvo’ diskoa aurkeztu zuen, oholtza gaineko zuzeneko indartsu batekin. Ondoren, Anestesiaren txanda izan zen. Zarauztarrak ‘Gorrotoaren Ahotsa’ diskaren 25. urteurrena ospatzeko birarekin heldu zaizkigu muinoko etxera, eta 30 urteren ostean, beti bezain fin dabiltzala argi utzi zuten.
Hala ere, ez dira udazkeneko kontzertu bakarrak izango hauek. Izan ere, irailean abendura arteko kontzertu-sorta aurkeztu duten Muinoko Hotsak-eko kideek.
- Azaroak 16 | Azaroan bi proposamen interesgarri izango dira. Batetik, Tara gasteiztarrak, taldearen izen bereko diskoa aurkezten. Eta bestetik, pop elektronikoa egiten duen Lumi bikote lapurtarra.
- Abenduak 14 | Urte amaizeko jaialdiak punk-rock zaporea izango du. D-Tox taldeak Demolición diskoaren aurkezpen bira amaituko du asteburu horretan, ondoren atseden hartzeko. Beraiekin, Bartzelonako Paüra taldea izango da oholtza gainean. Paüra nazioartetik etorriko den lehen taldea izango da.
Sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai: saio bakoitzeko, 5 euro.
Argazkiak | Dos Por Dos
Anestesia
No Regret
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!