Andrea Argote (Herri Txikien Asanblada): “Itxaropentsu nago, gure herri txikien alde borrokatzeko jendea dagoela ikusi dudalako”
Arabako herri txikietako egunerokotasunaz nekatuta, hainbat gaztek “Arabako Herri Txikien Asanblada” sortu dute, gazteria mugitzeko eta antolatzeko helburuaz.
Erronkak anitzak direla aldarrikatu dute: aisialdi ohiturak aldatzea, euskara sustatzea eta gazteria politizatzea, bertzeak bertze.
Azkenik, urriaren 12an Argantzunen jaialdi bat antolatuko dutela jakinarazi dute.
Honen inguruan sakonago hitz egiteko, Andrea Argote izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Andrea Argote (Herri Txikien Asanblada): "Itxaropentsu nago, gure herri txikien alde borrokatzeko jendea dagoela ikusi dudalako"00:11:30
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!