Amurriotik Mojon Altora mendi martxa, mendien defentsan
Bosgarren mendi irteera egingo du Arabako Mendiak Aske elkarteak, larunbat honetan, urriaren 29an, Amurriotik Mojon Altora. Hiru ibilbide antolatu dituzte, bi oinez eta bat bizikletan egiteko.
“Babestu maite duzun mendia” lelopean, zentral eolikoak proiektatuta dauden naturguneak ezagutaraziko dituzte Salvada mendilerroan.
“Gure erantzukizuna da legatu naturala babestea, gure oinordekoak ere sostengatuak izan daitezen. Bioesferan dauden bizimoduen artean elkarren interdependenteak garen izaki gisa, batzuen suntsiketak gure suntsipenera garamatza, izaki ekodependenteak garen aldetik, eta biziari bide ematen dioten baldintzen suntsipenak ezinbestean eragiten digu. Gutizia suizida asetzeak erabat pobretzera garamatza”, azaldu du kolektiboak.
BERRIA egunkariak gaur jaso duenez, gaur egun 44 parke eoliko ari dira lanean Euskal Herrian. 1.400 errota edo poste inguru dira, lurrekoak guztiak, eta mendietan zein landa eremuetan daude. Administrazioa 43 parke eoliko gehiago instalatzeko eskariak tramitatzen ari da gaur gaurkoz, sei Araban.
Oposizioa ere indartzen ari da. Arabako Mendiak Aske taldeak urtebete baino gehiago darama energia berriztagarriak mendiak industrializatu gabe eta plan sendo batekin ezarri daitezela eskatzen. Orain, Gizpukoa eta Nafarroan ere mugitzen hasi dira herritarrak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!