Aletxu Zobaran Urduñako preso politikoak behin behineko askatasuna eskuratu du
Epaileak behin-behineko askatasuna agindu du eskualdeko presoarentzat eta urtarrilaren 4an atera da Soto del Real espetxetik.
Aiaraldea.eus bidez
Hilean birritan jo beharko du Aletxu Zobaranek epaitegietara sinatzeko. Bere kasua hartu duen epaileak behin-behineko askatasuna eman dio eta hurrengo hilabeteetan aztertuko du bere aurka dauden akusazioak. Aletxu Zobaranek ETA erakundean militatzeagatik eman ditu kartzelan azken 6 urteak Estatu Frantsesean eta duela egun batzuk espainiaratu zuten.
Espetxealdi gatazkatsua
Aletxu Zobaranek hainbat protestatan parte hartu du kartzelan, bereziki, sakabanaketa salatzeko. Saint Martin de Re -etxetik 550 kilometro ingurura- presondegira heldu baino lehen 2016ko urrian, Valencen egon zen, 900 kilometrora. Espetxe aldaketa aldarrikatzeko gose greba egin zuen.
Kartzela horietan egon baino lehen Lyon-Corbasen egon zen eta bertako bizi baldintzak salatu zituen kideekin batera. Lyonen Euskal Herritik 980 kilometrora zegoen.
Parisen epaitu zutenean bere emaztea eta ekintzailea Eider Uruburu atxilotu eta espetxeratu zuen Gerndarmeriak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!