Alejandra Buenok “No soy flor de tu florero” erakusketa aurkeztuko du bihar ARTgia Sorgune & Aretoan
Bihar Martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Alejandra Bueno artista gasteiztarraren "No soy flor de tu florero" erakusketa inauguratuko da Artgian. Lehenengo erakusketa honekin batera galeriak berak urtero abiarazitako Emart deialdiak jasotzen duen erakusketa-denboraldia irekiko du.
EmART 2021 Artgia sorgune & Aretoa galeriak urtero antolatzen duen deialdia da, Arabako lurraldeko emakume sortzaileen lanak ikusgai jartzeko helburua duena.
Emart programa 2018an sortu zen, Arabako artisten sorkuntzei ikusgarritasuna eta babesa emateko eta haien ibilbide profesionalari eta jardueraren garapenari laguntzeko. Emart. Hitza bera berez definitzen da. “Em” emakumeaz ari da (emakumea euskaraz). Aurten ere, arte eszena aberastuko duten artisten arteko sareak eta bidegurutzeak sortzearen aldeko hautua eta artearen ikusgarritasun publikoa ematearen aldeko apustua egin du ARTgia Sorgune Aretoak.
2021 honetan ikusi eta gozatu ahal izango ditugun sortzaileak, Alejandra Bueno (Gasteiz, 1987), Nefer Olaizola (Gasteiz, 1995), Carolina Mattos (Buenos Aires, 1988) eta Xialú Zurutuza (Hefei Anhuri, China, 1997) izango dira.
Alejandra bueno “No soy flor de tu florero”
Artista honen ikus-entzunezko zein argazkilaritzako lanek kritika feminista eskaintzen diote emakumearen estereotipoari, umorea eta absurdoa oinarri hartuta. Buenoren lanak kolorearen, elementu sinbolikoen eta egoera anodinoen erabileran oinarritzen dira, emakumeen gorputz eta identitateetan erabiltzen den boterea kritikatzeko erlazioak ezartzeko. Helarazi duenez egiten den kontrola ez datza soilik ikusten dugun horretan, baita ikusten ez dugun horretan ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!