Alberto Lopez de Lacalle Zaballako espetxera hurbildu dute, Euskal Herritik kanpo zegoen azken preso arabarra
Villabonako espetxetik Zaballara ekarri dute Lopez de Lacalle. Euskal preso politiko arabar guztiak Euskal Herriko espetxeetan daude orain. Alta, iheslariek urrun jarraitzen dute.
Azken hilabete eta erdian iragarritako lekualdatzeetatik hamabi gauzatu berri dira, Etxeratek astelehenean jakitera eman zuenez. Hamabi horien artean dago Alberto Lopez de Lacalle gasteiztarra. Villabonako espetxetik (385 km) Zaballara ekarri dute hau. Horrela, dispertsio politikapean zegoen Arabako azken euskal preso politikoa Euskal Herriratu dute. Hala ere, Euskal Herritik urrun daude oraindik arabar iheslariak.
Etxeraten zerrendatik 134 dira Euskal Herrian dauden presoak, Martutene, Zaballa eta Basauriko kartzeletan edota norbere etxean, espetxealdi arindua betetzen.
Urruntze politika ez da amaitu oraindik, ordea. 31 preso Euskal Herritik kanpoko espainiar kartzeletan daude.
Estatu frantsesean daude 15 euskal preso, denak Euskal Herritik kanpo. Guztira 46 dira, beraz, etxeratzeko eta aberriratzeko daudenak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!