Aitor Montes medikuak salaketa jarri du haren jardunean euskara erabiltzeagatik jasotako mezuengatik
Txomin Madina Milikua | GOIENA
Bergarako Ertzaintzaren komisaldegian salaketa jartzearen arrazoia da pertsonalki ezagutzen ez duen Debagoieneko ospitaleko anestesista batek hainbat mezu idatzi izana Montesek berak euskaraz egindako Aramaioko paziente baten historial klinikoan. Era berean, Aitor Montesek Debagoieneko ESIren zuzendaritzari eskatu dio kode etikoa aldatzea eta babestuko duen adierazpen publiko bat egitea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!