Aitor Montes Aramaioko medikuak “jazarpena” salatu du euskaraz egiteagatik
Sare sozialetan salatu du auzia Aitor Montes Aramaioko medikuak. Azaldu duenaren arabera, laneko dokumentuak euskaraz idatzi ditu eta Osakidetzako langile batzuek deitu eta kargu hartu diote. Ez da euskaraz lan egiteagatik jazarpena eta oztopoak jasaten dituen lehen aldia. Apirilean, esate baterako, salaketa jarri zuen euskara erabiltzeagatik jasotako mezuengatik; Ertzaintzan salatu zuenez, Debagoieneko ospitaleko anestesista batek hainbat mezu idatzi zizkion Montesek berak euskaraz egindako Aramaioko paziente baten historial klinikoan.
Kasu honetan, jazarpen horrekin lan egin ezinik dela azaldu du Montesek, eta horrek, era berean, Aramaio medikurik gabe utziko duela. Debagoieneko ESIko zuzendariei egotzi die egoeraren ardura.
Honakoa da sare sozialetan zabaldu duen mezua:
Gaur, berriro ere, euskaraz lan egiteagatik eraso. Telefono deia nire izen abizenak aipatuz, ia neu nintzen AML, zergatik idazten nuen euskaraz. Behin anestesia zerbitzua; gero alergologia, orain Arrasateko larrialdietako zerbitzutik deia. Ingelesez idatziko zuela alta txostena.
Hemendik aurrera ezin lanera joan, euskara erabiltzeagatik jazartzen nautelako, inpunitate osoz. Aramaio medikurik gabe geratuko da, “ordezko medikurik ez dagoelako” pazienteen, erizainaren eta nire kalterako. Beste jazarpen bat. Debagoieneko zuzendaritza isilik. Konplizeak.
Gaur, berriro ere, euskaraz lan egiteagatik eraso. Telefono deia nire izen abizenak aipatuz, ia neu nintzen AML, zergatik idazten nuen euskaraz. Behin anestesia zerbitzua; gero alergologia, orain Arrasateko larrialdietako zerbitzutik deia. Ingelesez idatziko zuela alta txostena.
— Aitor Montes Lasarte (@LasarteAitor) November 17, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!