Aitor Anda zigortu eta gainontzeko sei arabarrak absolbitu dituzte herri harresia irudikatzeagatik
1.600€ inguruko zigor ekonomikoa ezarri diote Andari. Angela Murillo epailearen aurrean herri harresia irudikatu zuten gazteak (Gotzon Elizburu, Garazi Mugertza, Iraitz Salegi, Maialen Etxeberria, Mikel Button, Mikel Moreno, Aitor Anda eta Irati Sienra) zigortuak izan dira, publiko guztia absolbituz.
Urtarrilaren 9an burutu zen epaiketaren sententzia atera da: Angela Murillo epailearen aurrean herri harresia irudikatu zuten gazteak zigortu dituzte, tartean, Aitor Anda gasteiztarra. 1.600€ inguruko zigorra ezarri diote Andari. Gainontzeko zigortuak Gotzon Elizburu, Garazi Mugertza, Iraitz Salegi Maialen Etxeberria, Mikel Button, Mikel Moreno, eta Irati Sienra dira. Publiko guztia, aldiz, absolbitu dute, sei arabar tartean.
2013an hasi zen kontua
2013. urtea zen. Sortu berri zen Ernai Gazte Antolakundeak Gazte Danbada antolatu zuen Urduñan. Ekitaldi nagusiaren egunean, Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten. Hala azaldu zuen Ernaik: “Frantziak eta Espainiak presoei ezarritako salbuespenezko neurriak salatu genituen bertan bildu ginen gazte guztiok”.
Fiskaltzak eta AVT elkarteak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatu zuten Ernaiko sei kiderentzat, tartean, Aitor Anda gasteiztarrarentzat. Zazpigarren kidearentzat eta Iraitz Salegi eta Periko Solabarriarentzat urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuten. Azkenean, ordea, Periko Solabarriaren aurkako karguak epaiketa hasi aurretik kendu zituzten.
Epaiketa egunaren aurretik, Gasteizko Herri Harresian hiru gazte independentista espetxeratu zituzten. Espetxeratze hauek eta gazteriaren kriminalizazioa salatzeko, epaiketa egunean bertan, Aitor Anda eta beste zazpi kidek epaiketa eten zuten, espetxeratuen argazkiak soinean zituztela.
Gazteek, publikoaren babesa izan zuten eta Angela Murillo epailearen aginduz, hurbildutako guztiak identifikatu zituzten. Guztira, 50 lagun -gazteak, lagunak, senideak…-, haietako zazpi arabarrak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!