Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabe): “Baliabide ezberdinak eskuragarri ipini, elkartrukea sustatu eta herri mugimenduen autonomia indartzea da helburua”
Ostegunean, otsailaren 27an, Hala Bedi Tabernan egingo dute aurkezpena, eta 28tik aurrera sarean izango da eskuragai.
Herri mugimenduentzako erabilgarriak izan daitezkeen material ezberdinak bildu eta web orri batean guztion eskura jarriko ditu Joxemi Zumalabetik sortu duten proiektu berriak. “Biltokia: Herri mugimenduen tresna kutxa” dauka izena, eta otsailaren 28an zabalduko dute.
Ainhoa Narbaiza Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak elkarrizketa eskaini digu Hizpidean. Berarekin hitz egin dugu web orrian eskainiko dituzten material ezberdinen inguruan, herri mugimenduaren beharren inguruan, eta beste hainbat konturi buruz.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabe): "Baliabide ezberdinak eskuragarri ipini, elkartrukea sustatu eta herri mugimenduen autonomia indartzea da helburua"00:14:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!