AHTaren lanak lizitatzeko tramitazioekin hasi dira Gasteizen
Proiektua juridikoki babesten eta egitea bermatzen duen protokoloa ere onartu dute; eta atzo sinatu zuen Aldundiak.
BERRIA egunkariak jakinarazi duenez, AHT-a Gasteizera lurpetik iristeko proiektua lizitatzeko agirien tramitazioekin hasi da Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa. Eraikuntza proiektuaren «lehen urratsa» dela esan du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.
Proiektua juridikoki babesten eta egitea bermatzen duen protokoloa ere onartu dute; eta atzo sinatu zuen Aldundiak. BERRIAren arabera, Garraio Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Adifek sinatu beharko dute, erakunde arteko hitzarmen bat ziurtatzeko, Madrilen lortutako akordioa berretsiko duena. AHTa Gasteizera gaur egungo korridoretik eta lurpetik sartuko dela jasotzen du akordio horrek.
Bestalde, Ramiro Gonzalezek Arkautin «egoera konplexua» dela aitortu duela jakinarazu du BERRIAk, ingurumen balioa handiko gunea delako, eta azterketak egiten ari omen dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!