AHTaren Gasteizko sarrera Dato kaletik izango da, lurperatu gabe, behin-behinean
Esan dutenez, laster lizitatuko dute obra. Aurretik, baina, Ingurumen Inpaktuaren Txostena beharrezkoa da.
Irudia: 2018ko mobilizazioa, AHTaren aurka
Espainiako Garraio ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailak iragarri dute, behin-behineko neurri bezala, Dato kaletik izango dela Gasteizko AHTaren sarrera.
2026rako martxan jarri ahal izateko egingo dute hori. Esan dutenez, izan ere, trena lurperatzeko obrek luzerako joko dute, beste 5 urte baino gehiago gutxienez.
Iñaki Arriola sailburuak esan du Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi duela Gasteizko sarbidea egiteko ardura, kudeaketa hitzarmen baten bidez, eta gero kupo bidez itzuliko dio dirua Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, biek berretsi dute trena lurperatzeko borondatea dutela. Ustez, datozen asteetan lizitatuko dute AHTaren Gasteizko sarreraren obra. Lehenago, baina, Ingurumen Inpaktuaren Txostena beharko dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!