AHT-aren aurkako sinadura bilketa abiatu dute Lautadan
Sustapen ministerioak Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea lotzeko aurkeztutako bi proposamenen (Gasteiz edo Ezkio) aurka agertu dira Lautadako bizilagunak.
Alea.eus bidez
Lautadako bizilagunek AHT-aren aurkako sinadurak bildu dituzte asteburuan; larunbatean, Ilarduia, Egino eta Andoingo inauterietan, eta igandean, Dulantziko San Blas jaietan. Izan ere, urtarrilean Iñigo de La Serna Sustapen ministroak iragarri zuen Gasteiz bitartez lotuko dutela Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea, eta bi aukera utzi zituen mahai gainean; Iruñea-Gasteiz eta Iruñea-Ezkio. Agintariek Gasteizko aukera lehenetsi badute ere, ez dute Ezkiokoa guztiz baztertu. Besteak beste, Aralar mendilerroa zeharkatu beharko litzateke Ezkiotik eginez gero.
Lautadako bizilagunen ustetan, “aurkeztu dituzten bi proposamen hauek inguruan bizi diren pertsonentzat eragin gogorra izango dute”, bereziki, Andoin, Ibarguren, Urabain, Donemiliaga, Bikuña, Munain, Langarika, Gazeo, Txintxetru eta Ezkerekotxa herrietan, “abiadura handiko trenbideak herri hauetako etxeetatik oso gertu eraikiko baitira”.
Era berean, inpaktu akustikoa “oso garrantzitsua” izango dela ohartarazi dute, “ingurumen-txostenak adierazi bezala”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!