Abeltzain bat hil zen atzo Urizaharran gertatutako lan istiripuan
66 urteko abeltzain batek bizia galdu zuen atzo traktorearekin lanean ari zela. Dagoeneko 34 langile dira, gutxienez, urtea hasi zenetik lan istirpuetan hildakoak. LAB sindikatuak abeltzaintzako lan-baldintzak hobetzeko neurriak eskatu dizkie administrazioei
66 urteko abeltzain bat hil zen atzo, ekainak 1, Urizaharrako lursail batean lanean ari zela traktorearekin istripu bat izan ostean. Abeltzaina traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratu zen. Urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile hil dira lan istripuetan eta beste bi desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegian.
Abeltzaintzako lan-baldintzen hobetzea
LAB sindikatuak oharra kaleratu du atzoko lan heriotzaren harira, bertan abeltzaintzako lan-baldintzen hobekuntzarako neurriak hartzea exijitu die administrazioei. Sektoreko langileek arrisku askori aurre egin behar diotela azpimarratu du sindikatuak eta horrek sektoreko “ezbehar tasa altuari eragiten dio” langileek lan-arriskuen alorrean prestakuntza gutxi jasotzen baitute.
Horregatik langileen bizi baldintzak hobetzeko “berehalako neurriak hartzea eta lan-arriskuen alorrean formakuntza plana martxan jartzea” eskatu diete administrazio publiko desberdinei
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!