A Coruñako erailketa homofoboa salatzeko kontzentrazioa deitu du E28 Koordinadorak Gasteizen
Pasaden larunbatean A Coruñan gertatutako erailketa homofoboa salatzeko mobilizazioa deitu dute 20.00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Galiziako Hainbat eragilek elkarretaratzeak deitu dituzte Galiziako hainbat tokitan 24 urteko gaztearen hilketa salatzeko. Gertakaria larunbat goizaldeko 03: 00ak aldera gertatu zen, ezezagun batzuek gazteari jipoi hilgarria eman ziotenean. Gasteizen E28 Koordinadorak egin du mobilizatzeko deialdia 20.00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!