40 URTE UHINETAN | Kafe Expreso: harresiak uhinka zulatzeko irratsarioari elkarrizketa
Hala Bedi irratiak 40 urte bete ditu. Hamaika dira irratia haien ahotsez hauspotzen duten irratsaioak eta bestelako lanetan ari diren kideak. Horregatik, ahotsa eman nahi diegu oraingoan, beste ikuspegi batekin.
1983ko abuztuaren 6an eman zuen Hala Bedi irratiak lehen emisioa, Hedagile kaletik. Euskal Herri osoan ari ziren irrati libreak sortzen garai horretan, guztiak ere herri mugimenduei estuki lotuta eta filosofia amankomun baten bueltan: ahotsik gabekoen ahotsa izatea.
Asko aldatu da irratia ordutik azpiegiturari dagokionean. Estudio bat eta pare bat mikrofono izatetik, lau estudio eta bi emisora izatera pasa da, dozenaka irratsaio eta bi magazin ekoizten dituen irrati bat. Hasierako balore horiek, baina, orain ere oinarrian.
40 urte igaro dira Hala Bedi sortu zenetik eta ibilbide horretan hamaika proiektu, irratsaio eta kide ezagutu ditu. Alta, orain ere indartsu dago irratia eta asko dira parte hartzen duten lagunak.
40 urte beteko ditugun honetan, beste era batera ere, ahotsa eman nahi diegu egun irratia indarrez eta edukiz betetzen ari diren kideei. Horregatik, datozen hilabeteetan, tartea eskainiko diegu ohiko formatutik kanpo irratsaioetako kideek haien programez eta kontuez jardun dezaten.
Hauxe da horietako lehena, Kafe Expresoko kideei egin diegun elkarrizketa. Programa nola eta zergatik hasi zuten, izan duen harrera, esperientziak, anekdotak kontatu dituzte, eta espetxeaz ere jardun dute zorrotz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!