39 urte betetzen dira polizia auto batek harrapatuta Sarriako gasolindegiko langile bat hil zela
Jose Luis Otxoa Iturrarte, Sarriako gasolindegiko langilea, 1980ko abenduaren 9an hil zen auto batek harrapatu ostean. Lekukoen arabera kalez jantzitako poliziak ziren kotxeko gidariak.
Euskal Memoria Fundazioak ekarri du gogora gaurko efemeridea, duela 39 urte polizia auto batek Jose Luis Otxoa Iturrarte hil zuen lanean ari zela harrapatua izan ostean.
1980ko abenduaren 9an jaso zen ezbeharra. Goizaldeko 1:30ak aldera, auto batek ziztu bizian jo zuen Gasteiztik Bilbora doan errepidean dagoen Sarriako gasolindegiko surtidore baten aurka. Aurretik autoak farola bat kolpatu eta establezimenduko argi guztiak itzali zituen. Talkak sua piztu zuen gasolindegian eta horrek auzokideen arreta erakarri zuen.
Gasolindegira bertaratutako lekukoek bi auto ikusi zituzten bertan, surtidorearen aurka jo zuena eta, antza, atzetik berarekin zihoan beste auto bat. Jose Luis Otxoa Iturrate lehenengo autoaren azpian geratu zen harrapatuta. Kotxeetatik hainbat pertsona atera ziren pistolaz armaturik eta lekukoak mehatxatzen hasi ziren. Lekukoek paisanoz jantzitako polizia bezala identifikatu zituzten.
Eztabaidan ari zirela bi miñoi ere gerturatu ziren gasolindegira, auzokoen arabera, mozkor. Azkenean inolako azalpenik eman gabe paisanoz jantzitako poliziek bi autoak hartu eta gasolindegitik alde egin zuten, larriki zaurituta zegoen Jose Luiz Otxoa Iturrate bertan utzita.
Batzorde bat sortu zuten heriotza horren inguruan zeuden puntu ilun guztiak argitzeko asmoz.
1980-12-9
Gaur duela 39 urte Jose Luis Otxoa Iturrate, Murgiako gasolindegi bateko langilea polizia-auto batek harrapatuta hil zen Sarria auzoan#murgia#Sarria pic.twitter.com/ZI3P2z6jB9— Euskal Memoria (@EuskalMemoria) December 9, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!