’35 urte fede txarrez’ prozesioa iruditan
Bost urtean behin egiten dugun bezala, Hala Bediko kideok abuztuaren 6an farolen prozesioa egin genuen Hala Bedi Taberna eta txosnak lotuz. Egunak utzitako irudiak bildu ditugu.
*Esker handienak: Orbain Kultur Elkarteari, Mostolesetik etorritako Txaranga Punk-eko kideei, hurbildu zineten denoi, Iñaki Urbizu (‘Pela’) Marky Ramoneren kontzertuan Hala Bedi gogoan izateagatik, gurekin jada ez daudenei, gurekin ez daudenei baina laster egongo direnei eta 35 urteren ostean proiektu hau posible egiten duzuen HalaBelarri guztiei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!