34 gazte daude EHUk kanporatzeko arriskuan, iazko ikasle greba dela eta
Mobilizazio bat antolatu du Ikasle Abertzaleak-ek Gasteizko campusean otsailaren 16rako, askatasun politikoen defentsan. Ikasleei irekitako espedienteak atzera botatzea eta "unibertsitateko kontrol soziala" amaitzeko exijitu diote EHUri.
2022ko martxoaren 24an, Ikasle Abertzaleak antolakundeak hezkuntza erreformen aurka deitutako ikasle greba egunean atxilotu zituzten orain mehatxupean dauden 34 ikasleak, piketeekin lotutako atxiloketa masibo batean.
Ikasle Abertzaleak-ek jakinarazi du gazte horiek espediente irekieraren mehatxupean daudela eta, beraz, kanporatuak izan daitezke unibertsitatetik. “Pasa den ikasturtean balizko zigor guztiak bertan behera uztea exijitu bagenuen ere, azken hilabeteotan, EHUk espediente akademikoak irekitzeko asmoa duela jakin dute 34 ikasleek, gutun bidez”, azaldu zuten agerraldian IAko bozeramaileek.
Horren aurrean, eskakizun zehatzak egin dituzte, “askatasun politikoen defentsan”: espedienteak atzera botatzea, polizia unibertsitatera ez sartzea, eta unibertsitateko kontrol sozialarekin amaitzea.
EHUk hartutako neurriez gain, prozedura judiziala ere bada martxan da aipatutako 34 ikasleen kontra, “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Iazko urrian deklaratu zuten lehen aldiz,
Horretarako mobilizazio bat deitu dute otsailaren 16rako, 12:00etan Elurretatik abiatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!