“30 urte” oholtza gainean islatuta
“30 urte” diska aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Gaztetxeak, grabaketan parte hartu duten talde ezberdinek kontzertu txikiak eskainiz. Apirilaren 28an Prudentzi Eguna ospatuko dute Alde Zahar osoan barrena.
Gasteizko Gaztetxearen 30.urteurrenak badu diska. Talde lokal ezberdinek egin dute posible lan hau eta hauetako batzuek kontzertu txikiak eskaini zituzten aurreko apirilaren 21ean muinoko etxean: PiztuPunk, Ni Yuta Ni Tuya, Indarrap, Bidelapurrak, Garraxika, Trikoma… Bertaratutakoek urteurreneko diska eraman zuten opari gisa etxera; soberan geratutakoak salgai jarriko ditu Gaztetxeak.
Apirilaren 28an, larunbatean, Prudentzi Eguna ospatuko dute, urtemugaren egun berdinean. Ekitaldiak ez dira muinoko etxera mugatuko eta kontzertuak, bazkaria… egongo dira alde zahar guztian zehar. Bazkarirako azken tiketak Hala Bedi Tabernan daude eskuragai.
Argazkiak | Iñigo Perez Picazo
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!