2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da
Otsailaren 9an Araian hasiko da eta martxoaren 30ean amaituko da Gasteizko Printzipal Antzokian.
Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du.
Txapelketa honek, bidea, Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan du. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz.
Hiru zalduondarrek ahrtu dute hitza. Lehengoa, Oihane Perea 2017ko txapelduna izan da eta Txapelketari hasiera eman dion testu irakurri du. Ondoren Bernardo Atxagak hartu du hitza eta araba-zozoari omen eginez Arabako euskara eta euskalduntze bidea goraipatu du. Azkenik eta Txapelketari zin eginez Oier Suarez Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak.
Txapelketako lehenengo final laurdena otsailaren 9an jokatuko da, Araian. Eta martxoaren 30ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala: Araia, Zigoitia, Aramaio, Legutio, Dulantzi eta Gasteiz.
Txapelketak egitura hau izango du: 18 bertsolari final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.
Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan…
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!