Etxeratze Kolektiboak auzoetako jaietan, emakume langileen babeserako tresna
Gasteizko Itaiak hainbat auzotako jaietarako antolatu ditu Etxeratze Kolektiboak. Ordu zehatzetan etxera taldean itzultzeko aukera ematen duen tresna direla azaldu dute, erasoak saihestu eta emakume langileak independentziaz antolatzeko gaitasuna handitzeko bidean.
Udan, jaietan, emakume langileen kontrako indarkeria areagotu egiten dela azaldu du Gasteizko Itaiak, “hipersexualizazioa, drogen kontsumo edo harreman-ereduen ondorioz”. Testuinguru horretan, emakume langileen “babeserako tresnak garatzea” urgentziazkoa dela deritzote.
Horretarako jarri dituzte martxan Etxeratze Kolektiboak, momentuz, Aranbizkarrako jaietarako. Pankarta batean jarriko dituzte ordu eta lekuak Aranbizkarran bertan, baina sare sozialetan ere zabaldu dute:
- Ostiralean, uztailak 1, Txosna sarreratik aterako dira 1:00etan eta 3:00etan.
- Larunbatean, hilak 2, leku beretik, 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan.
Etxeratze Kolektiboak, emakume langileak etxera seguru itzultzeko
Itaiak azaldu duenez, Etxeratze kolektiboak erasoak saihesteko eta emakume langileak etxera seguru itzultzeko tresna dira, ordu zehatzetan etxera taldean itzultzeko zitak. Indarkeria matxista desagertzeko aurrerapausoak ematea eta emakume langileak independentziaz antolatzeko gaitasuna handitzea ditu helburu tresna hori garatzeak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!