Etxeratek errekonozimendua eta erreparazioa eskatu ditu salbuespenezko espetxe politiken biktimentzako
Memoriaren Egunaren harira, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Gasteizen, Legebiltzarraren aurrean, salbuespenezko espetxe-politikak eragindako dozenaka biktimentzako errekonozimendua eta erreparazioa eskatzeko.
Salbuespenezko espetxe-politikak eragindako biktimei errekonozimendua eta erreparazioa eskatu du Etxeratek ostegun honetan, Memoriaren Egunean. Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute elkaretaratzea.
Hedabideei egindako adierazpenetan salatu dutenez, “zoritxarrez, gure herriaren historia hurbileneko memoria kolektiboaren eraikuntzan, ez dago oraindik salbuespenezko espetxe-politikak eragin dituen biktimen inguruko guztia”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!