#EtxeratBira | Azaroaren 3tik 13ra, ‘Dispertsioaren aurkako Arabako bira’ egingo du Etxerat-ek
Etxerat Elkarteak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, azaroaren 3tik 13ra “Elkartasuna landu. Dispertsioa salatu” lelopean burutuko den ‘Dispertsioaren aurkako Arabako bira’ ekimena aurkezteko.
Dispertsioa martxan jarri zenetik 27 urte pasa diren arren, honen helburua eta irismena askorentzat ezezagunak direla ohartarazi dute: “Nola funtzionatzen duen eta bere ondorioak zeintzuk diren azaleratzeko estatuen blokeoarekin topo egin dugu”.
Eta horregatik, gizartea informatzeko bultzada berri bat eman nahi dute bira honekin: preso zein iheslari politikoen senideen errealitatea, eta Etxerat elkartearen lana ezagutaraziz. Andra Mari Zurian azaroaren 3ko kontzentrazioarekin hasi eta azaroaren 13ko Trebiñuko ekitaldiaren amaituko da bira, baina mota guztietako ekimenak izango dira bitartean Arabako bazter guztietan.
* Hala Bedik ekimenaren jarraipen berezia egingo du, egunez egun.
La asociación Etxerat Elkartea ha ofrecido una rueda de prensa esta mañana para presentar la iniciativa ‘Vuelta a Araba contra la dispersión’, que se llevará a cabo del 3 al 13 de noviembre, bajo el lema “Trabajar la solidaridad. Denunciar la dispersión”.
Han advertido que aunque la dispersión se puso en marcha hace 27 años, sus objetivos y consecuencias son desconocidas todavía para mucha gente: “Nos hemos encontrado con el bloqueo de los estados a la hora de explicar cómo funciona y qué consecuencias tiene”.
Y, por ello, con esta iniciativa quieren dar un nuevo empujón para informar a la sociedad: dando a conocer la realidad de las familias de las presas y refugiadas políticas, así como el trabajo de Etxerat. Comenzará el 3 de noviembre con una concentración en la plaza de la Virgen Blanca de Gasteiz y finalizará el 13 de noviembre con un acto público en Trebiñu, pero mientras, habrá iniciativas de todo tipo a lo largo y ancho de Araba.
* Hala Bedi hará un seguimiento especial de la iniciativa, día a día.
EGITARAU OSOA / PROGRAMA COMPLETO
AZAROAK 3
– 18.00 | GASTEIZ · Andra Mari Zuriaren plazan · KONTZENTRAZIOA
AZAROAK 4
– 12.00 | AMURRIO · Herriko plazan · PROPAGANDA BANAKETA
– 19.00 | OTXANDIO · Gaztetxean · HITZALDIA
– 20.00 | OTXANDIO · Plazan · KONTZENTRAZIOA
– 20.00 | URDUÑA · Herriko plazan · KONTZENTRAZIOA
AZAROAK 5
– 11.00 | URDUÑA · Suhiltzaileetatik · KOTXE KARABANA AIARALDEATIK
– 13.30 | OROZKO · Herriko plazan · EKITALDIA
– 17.00 | LANGRAIZ OKA · Añanatik · KOTXE KARABANA
– 19.30 | POBES · Casa Verde / Etxe Berdea · HITZALDIA
– 22.00 | ANTEZANA · AFARIA
AZAROAK 6
– 10.00 | ZAITEGI · Txokoan · MENDI MARTXA MURGIARA
– 10.00 | IZARRA · Plazan · MENDI MARTXA MURGIARA
– 13.00 | MURGIA · Plazan · KONTZENTRAZIOA
AZAROAK 7
– 20.00 | LAUDIO · Zumalakarregi kalean · KONTZENTRAZIOA
AZAROAK 10
– 19.30 | MIRANDA DE EBRO · Kultur Etxean · HITZALDIA
AZAROAK 11
– 18.00 | OION · Plaza Nagusian · ERAKUSKETA
– 19.30 | OION · Batzar Areto ohian · HITZALDIA
– 20.00 | MAEZTU · KONTZENTRAZIOA
– 22.00 | KORRES · AFARIA
AZAROAK 12
– 10.00 | DURANA-GASTEIZ · BIZIKLETA MARTXA
– 13.30 | GASTEIZ · Foru plazan · EKITALDIA
– 17.00 | DULANTZI · KOTXE KARABANA LAUTADATIK
– 19.00 | AGURAIN · Donibane Plazatik · KALEJIRA
– 19.00 | LEGUTIO · Kultur Etxean · HITZALDIA
AZAROAK 13
– 12.00 | BASTIDA · Autobus geltokitik · KOTXE KARABANA ARABAR ERRIOXATIK
– 12.00 | KANPEZU · Udalaren parean · KONTZENTRAZIOA
– 13.30 | BIASTERI · Plazan · PROPAGANDA BANAKETA
– 17.00 | BERNEDO · Plaza · PROPAGANDA BANAKETA
– 18.00 | BAJAURI · Frontoia · PILOTA PARTIDUA
– 19.00 | TREBIÑO · Casal kalean · AMAIERA EKITALDIA
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!