Etxe bat Blackstone putre funtsak desalojatzeko arriskuan Gasteizen
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak jakitera eman du Alde Zaharreko etxebizitza bat Blackstone putre funtsak "berehala" desalojatzeko arriskuan dagoela, urteetan hutsik egon eta alternatibarik ez zuten pertsonek okupatu eta birgaitu ostean.
Etxebizizaren jabetza Blackstone putre funtsaren eskuetan geratu zen hipoteka-egikaritze baten ostean eta, ondoren, urteak eman ditu hutsik eta baldintza kaskarretan. Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, orduan, okupatu eta birgaitu egin zuten beste alternatibarik ez zuten pertsona talde batek.
Orain urtebete, Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta, negoziaketak hasi ziren jabearekin. “Eroskeria saiakera baten eta hainbat mehatxuren ostean”, orain, bide judizialaren azken fasean daudela azaldu du sindikatuak eta emaitza, “segurtasun osoz”, berehalako etxegabetze-agindua izango dela.
Putre funtsak
Krisi garaia bizi dugula ohartarazi du Etxebizitza Sindikatuak eta “etengabe erasotuak” direla langileen bizi-baldintzak. Etxebizitzaren alorra, testuinguru horretan, ondasun metaketa iturria da jabe txiki zein handientzako.
Egoera horretan ari dira putre funtsak ugaritzen. Korporazio horiek “arrisku handiko” hipotekak eta higiezinak erosten dituzte merke, saldu eta irabaziak lortzeko. Blackstone da espainiar Estatuan operatzen duen putre funtsik handienetako bat.
“Putre funtsek jabetza ugari metatzen dituzte, higiezinen merkatua eta etxebizitza arloko politikak baldintzatzeko gaitasuna lortuz”, azaldu du Etxebizitza Sindikatuak.
Sindikatuak gogorarazi duenez, Estatu burgesari “mesede” egiten dion funtzio bat betetzen dute horrelako funtsek, etxegabetzeen “koste ekonomiko eta mediatikoak aurreztuz”. Gainera, krisi garaietan “banku eta erakunde publikoentzat titulu arriskutsuak direnak” negozio iturri bihurtzen dituzte.
Etxebizitza-sistema eraldatzeko beharra
Etxebizitza-sistema osoa “berrantolatzeko” beharra aldarrikatu du Etxebizitza Sindikatuak: “etxebizitza-sistema sozialista berri bat”, etxebizitza den oinarrizko ondasuna doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango dena.
Norabide horretan jardun bitartean, gogorarazi dute, autodefentsaz egingo dietela aurre “jabe handi zein txikien erasoei”.
๐ท๐๐๐! ๐ฆ๐ถ๐ป๐ฑ๐ถ๐ธ๐ฎ๐๐๐ฎ๐ฟ๐ฒ๐ป ๐ฒ๐๐ ๐ฒ ๐ฏ๐ฎ๐ ๐๐๐๐๐๐ฆ๐ง๐ข๐ก๐ ๐ฝ๐๐๐ฟ๐ฒ ๐ณ๐๐ป๐๐๐ฎ๐ธ ๐ฑ๐ฒ๐๐ฎ๐น๐ผ๐ท๐ฎ๐๐๐ฎ ๐ถ๐๐ฎ๐๐ฒ๐ธ๐ผ ๐ฎ๐ฟ๐ฟ๐ถ๐๐ธ๐๐ฎ๐ป
๐ตPutre funtsen aurrean, autodefentsa sozialista antolatu!
โฌ๏ธ[Irakurketa๐] pic.twitter.com/gcrOAmbh7I
— Gasteizko Etxebizitza Sindikatua (@EtxeSindikatua) November 14, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!