Espainiako Gobernuaren ustez, 8 edo 10 urte beharko dira Garoña eraisteko
Azkenean eta ia urtebeteren ostean, Espainiako Gobernua Garoña zentral nuklearraren eraispen prozesuaz mintzatu da. Filtrazio ezberdinen arabera, prozesu hori 2019an martxan jarriko zela iragarri ostean, Espainiako Gobernuak Garoñaren behin-betiko eraispena zortzi edo hamar urteren buruan jarri du. “Hala ere, zentral nuklear bakoitza ezberdina da”, erantzun diete Ahal Dugu alderdiko kideei.
Beraz, eraispen lanekin 2019an hasten badira, gutxienez 2027ra arte iritsi beharko gara zentral nuklearraren behin betiko amaiera ikusteko. Hala ere, hondakin erradioaktiboak bertan geratuko lirateke eta inork gutxi daki zenbat denboraz.
Gainera, Behin behineko Biltegi Indibiduala izateko baimena lortu du Garoñak eta, beraz, bertan utzi beharko da orain arte erabilitako erregai nuklearra. Erregai nuklearraz ari garenean, zentral nuklearrekin lotzen ditugu barra ezagun horietaz ari gara, gaur egun Garoñako putzuan daudenak.
Beste modu batean esanda. Garoña, etorkizunean ez da zentral nuklear bat izango, baina hondakin erradaiaktiboen biltegi batean bilakatuko da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!