«Zer da libertarioa izatea XXI. mendean?» Carlos Taibo Euskal Herrian
Joan den ostiralean, abenduaren 13an, Carlos Taibok hitzaldi interesgarria eskaini zuen Errekako Gaztetxean.
Zer da libertarioa izatea XXI. mendean?» izenburupean. Carlos Taibo idazle eta editorea da, baita Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Politika Zientzian eta Administrazioan erretiroa hartutako irakaslea ere (1990-2018). Taibo espezialista da Europako erdialdeko eta ekialdeko herrialdeetako trantsizio politiko, sozial eta ekonomikoen azterketan, baita Sobiet Batasuneko estatu ohien egoeran ere. Halaber, nazioarteko harremanen, gizarte-mugimenduen (15M edo mugimendu anarkista, besteak beste), dekrezimenduaren eta kolapsoaren gaineko aditua da.
Taibok libertario izateari buruzko bere ikuspegia azaldu zuen hitzaldian:
«Libertario adjektiboari ematen diodan esanahia hauxe da: Bakunin eta Kroptkin irakurri izan dituen (edo ez) pertsona bat, eguneroko bizitzan autogestioaren, ekintza zuzenaren eta elkarren laguntzaren kausarekin konpromiso aktiboa modu espontaneoan islatzen duena».
Errekako Gaztetxean eskainitako hitzaldia Taiboren Euskal Herriko biraren parte izan zen. Egunotan, Taibo hainbat txokotan izan da, bere pentsamenduak eta gizarte-eredu alternatiboak aztertuz. Bere hitzaldiek entzuleen artean eztabaida eta hausnarketa eragin dituzte, eta autogestioaren eta elkarren laguntzaren garrantzia azpimarratu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!