Zaballako espetxera martxa egingo dute igandean
SAREk antolatu du ekimena, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarrikapena zabaltzeko. Hala Bedi Irratiak zuzenean egingo du jarraipena.
Urtero bezala, urtarrilaren 8an Bilbon egingo den mobilizazioaren bezperan eta Gabonen testuinguruan, Hego Euskal Herriko lau hirietan mobilizazioak deitu ditu SAREk. Araban, gainera, Zaballako espetxera martxa antolatu dute aurten. Gabon egunaren ondorengo igandean egingo da, abenduaren 26an.
Goizeko 10:00etan abiatuko da bizikleta martxa Andra Mari Zuriaren enparantzatik, eta 11:00etan autobusa San Anton plazatik. Ekitaldia 12:00etan egingo dute Zaballan. Hala Bedi irratiak irratsaio berezia egingo du goizean zehar eta zuzenean emitituko du ekitaldia.
Mobilizazio horiek mezu argia dutela azaldu du SAREk: euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarrikapena, preso oro bizitza sozialean berriro integratzeko oinarria ezartzeko.
«Nahiz eta behin eta berriz ontzat jo dugun espetxe-politikari dagokionez ematen ari den aldaketa, oraindik zutik dirau urruntze-politikak, Euskal Herrian soilik 196tik 77 preso daudelarik. Gradu-progresioari dagokionez, nahiz eta, praktikan, preso guztiak bigarren graduan egon, 9 bakarrik aurreratu dituzte hirugarren gradura», azaldu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!