SUmendi espaziora gerturatzeko deia zabaldu dute
Bart gauean Ertzaintza SUmendi espazioko zarraila aldatzera gerturatu zen. Erasoa salatu eta gaur arratsaldean zehar espazio autgestionatura hurbiltzeko deia luzatu dute, duela astebete martxan jarritako egitarauari segida emateko.
Bart gauean Ertzaintza Judimendi auzoko SUmendi espazio autogestionatuko zarraila aldatzera gerturatu zen, borroka ekologistari buruzko hitzaldi bat martxan zela. Lokala desalojatu eta bost pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.
🔴AZKEN ORDUA | La Ertzaintza esta desalojando SUmendi tras más de tres años de trabajo vecinal https://t.co/NGd5wRhaEs
— Hala Bedi (@halabedi) November 27, 2019
SUmenditik gogor salatu dute jasotako erasoa eta espazioa defendatzeko deia luzatu dute. Balioan jarri dute hiru urte luzez SUmenditik egindako lana eta proiektua oraindik bizirik dagoela argitu dute.
Gaur arratsaldean duela astebete aurkeztu zuten egitarauarekin jarraitzeko asmoa adierazi dute, «SUmendi pizturi dagoela argi erakusteko«. Horrela, arratsaldeko 18:30etan Kurditsan eta Siriari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute eta 20:00 «Judimendik Joko Aretoari EZ!» plataformak Olagibel kaleko joko aretoaren kontra deituriko elkarretaratzera batzeko gonbitea luzatu dute. Bukatzeko Izar Mendigurenek eta Peru Abarrategik girotuta bertso-merendola burutuko dute.
Sare sozialetan aditzera eman duten bezala, hurrengo egunetan zabalduko dituzte asteazken gauean jasandako erasoari erantzuteko zehaztapen gehiago.
SUmendiko ateak ixtea lortu duzue baino inoiz ez duzue lortuko SUmendiko sugarrak itzaltzea 💨🔥
SUMENDITIK ETA AUZOARENTZAT#SUMENDIARNASTU pic.twitter.com/2cL33sAVka— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) November 27, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!