Pablo Gonzalez askatzeko eskatu dute dozenaka euskal kazetari eta hedabidek
Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarraren atxiloketa inkomunikatuaren eta espetxeratzearen aurrean, dozenaka kazetari eta herri komunikabidek manifestu bat egind ute elkartasuna eta babesa adierazteko Pablori eta haren senide, lagun eta kideei; eta espetxeratzea bidegabearen aurrean, "berehala" aske uzteko eskatu dute.
Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloketa inkomunikatuarekin eta espetxeratzearekin kezkatuta, dozenaka euskal kazetari eta herri hedabidek haren askatasunaren aldeko manifestua idatzi dute, tartean Aiaraldea, Ahotsa.info, 97 Irratia, edo Arabako Aleako kazetariak, ARGIAkoak, Euskal Irratietakoak, Euskalerria irratikoak eta beste asko, baita Hala Bedi Irratia ere. Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Europako erakundeei eskatu diete egin dezatela gehiago, «egin dezatela beren eskuetan dagoen» guztia Pablo «lehenbailehen» etxera ekartzeko, espertxeratzea bidegabea delako.
Hainbat hedabidetako kolaboratzailea da Pablo Gonzalez, Gara, Público, La Sexta eta Efe, adibidez. Otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez, Polonian, Errusiarentzako espioitza lanak egitea egotzita. Haren senitarteko eta lagunek kezka handiz bizi izan dute atxiloketa, informaziorik gabe eta inkomunikatua egon baita.
Gerra egoeretan kazetarien eta informazioaren alorreko profesionalen lanaren garrantzia azpimarratu dute, gatazkan dauden lurraldeetan gertatzen dena herritarrek lehen eskutik jasotzeko. “Hala ere, gerra guztietan bezala, kazetariak ere helburu militar bihurtzen dituzte. Badirudi ez dituztela lekuko deserosoak nahi eta prentsari eraso egiten diote, informazio-askatasuna urratuz». Kezka adierazi dute Europan RT eta Sputnik hedabideak zentsuratu dituen Europar Batasunaren deriba autoritarioarekin, eta Errusiako Gobernuak prentsa askatasuna murrizteko ezarri dituen lege berriekin.
Euskal Herriak ere «bertatik bertara ezagutzen du» prentsa askatasunaren eta adierazteko eta informatzeko eskubidearen urraketa, manifestuan jaso dutenez. Hemen komunikabideak itxiarazi, kazetariak espetxeratu eta haien aurkako atentatuak egin dituztela gogorarazi dute eta gaur egun ere Espainiako Estatuan Mozal Legeak indarrean jarraitzen duela mahaigaineratu. Manifestua sinatu duten kazetari ugari lege horren kariaz isunak jasotakoak eta jazarpena pairatutakoak dira eta, horregatik, «ondo dakigu Pablo eta haren senideak sufritzen ari diren egoera oso latza eta makurra dela», esan dute.
Gauzak horrela, Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Europako erakundeei eta Pabloren askatasunaren alde zerbait egin dezaketen pertsonei eskatu diete Pablo «lehenbailehen etxera ekartzeko lanari ekin diezaiotela». Izan ere, aski frogatutzat dute presio diplomatikoa oso eraginkorra izan daitekeela. Ziur daude, manifestuan jaso dutenez, Pablo Gonzalez Errusian atxilotu izan balute, presio diplomatikoa handiagoa zatekeela.
“Berriz ere gogorarazi behar dugu prentsa eta informazio askatasuna demokraziaren oinarria dela, guztiok babestu beharrekoa, hemen eta leku guztietan”, aldarrikatuz amaitu dute Pablo Gonzalezen aldeko oharra.
Manifestua babestu duten komunikabideen zerrenda
Ahotsa.info
Eguzki Irratia
Argia: Amaia Lekunberri, Axier Lopez, Lander
Arbelaitz, Jon Torner, Xabier Letona, Jenofa
Berhokoirigoin, Zigor Oleaga, Estitxu Eizagirre,
Mikel Garcia, Pello Zubiria
Mediabask: Félix Thommen, Patrick Graciet,
Ludivine Charniguet, Mikel Irastorza, Anaiz
Aguirre, Willy Roux, Irati Esparza-Guimon, Claire
Jomier, Goizeder Taberna
97 irratia
Zintzilik irratia
Esan Erran irratia
Hala Bedi irratia
Aiaraldea Komunikabidea
Arabako ALEA: Anakoz Amenabar, Aritz Martinez
de Luna, Erlantz Anda, Estitxu Ugarte, Mikel
Buruaga
Txapa irratia
Antxeta irratia
ZuZeu
Radio France: Oihana Larzabal, Bixente Vrignon
eta Iban Etxezaharreta
Euskal Irratiak: Arantxa Idieder, Kriztof Arotzarena,
Ihintza Arrieta
Karlos Zurutuza
Menane Oxandabaratz (Herria astekaria)
Ane Zabala (BilboHiria irratia)
Euskalerria Irratiko kazetariak: Juan Kruz Lakasta
Zubero,
Haritz Pascual Garjon, Reyes Ilintxeta Jimenez,
Pello Argiñarena Urriza, Iosu Ganuza García,
Lohizune Amatria Zabalza
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!