Murgiako haurrek ez dute D eredurik herrian
Matrikula garaia irekitzearekin batera Murgiako gurasoek haurrak D ereduan izena emateko aukerarik ez dutela izango jakin dute. Luzetik datorren arazoa da, baina oraingoan salaketa publiko egitea erabaki dute. Izarraraino bidali behar dituzte seme-alabak euskara hutsean ikasteko, Murgian B eredua besterik ez baita eskaintzen.
Natxo Ruiz guraso horietako bat da, eta gertatutakoa xehe-xehe azaldu du Zebrabidea saioan. 40 umetik gora joaten dira Murgiatik Izarrara D ereduan ikastera, baita beste batzuk Gasteizera ere. Horregatik, Natxo Ruizek azaldu duenez, nahikoa eskari badago Murgian bertan D eredua garatzeko.Behatokiaren bitartez sakaleta hedatu dute gurasoek, erakundeek hizkuntz eskubideak bermatzeko urratsak egin ditzaten.
Norberaren herrian eskubide osoz from Duintasun bideak on Vimeo.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!