Milaka pertsona Gasteizko Michelinen mobilizazioetan
Gutxiengo sindikalak deitu arren plantillaren babes zabala jaso dute protestek. Akats baten ondorioz ekainaren 5a izango da lehen greba eguna
Goizeko protesta Michelinen. Bideoa: CGT
Gasteizko kaleak bete ditu gaur arratsaldean ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek deitutako mobilizazioak, Michelineko langileen hitzarmenean hobekuntzak eskatzeko. Ehundaka langile bildu dira gaur eguerdian fabrikaren sarreran, soldaten bermea eta «tranparik gabeko» igoera eskatzeko, besteak beste.
4 greba egun deitu zituzten lau sindikatuek eta, bihar hastekoak baziren ere, «akats burokratiko baten ondorioz ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an egingo dituzte lanuzteak. Enpresa batzordeko ordezkaritzaren % 45a daukate greba deitu duten sindikatuek, 27 ordezkaritik 12 dituzte, eta «merezi dugun hitzarmenaren alde» egingo dituzte lanuzteak.
Erosteko ahalmena eta KPIa berreskuratzea da sindikatuen aldarrikapen nagusia, eta baita lanaldiak murriztea, lanaldi gehigarriak kentzea, behin-behinekotasuna murriztea eta osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko neurriak ere, besteak beste. Lau urtean soldatak % 27 igotzea eskatzen zuten sindikatuek, baina enpresaren zuzendaritzak % 12ko igoera besterik ez zuen eskaini.
CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek, gehiengoa Michelinen, ez dituzte greba eta mobilizazio deialdiak babestu. «Negoziazio mahaian hartutako erabakiak errespetatzea» eskatu dute, eta enpresaren azken eskaintza baloratuko dutela esan dute.
Argazkiak: LAB
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!