Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea eskatuko dute larunbatean
Atzo hil zen Jose Angel Ochoa, de Eribe euskal preso politikoa, gaixotasun larri baten ondorioz. SAREk manifestazioa deitu du larunbat honetarako Gasteizen Ochoa de Eriberen kasua azkena izan dadin.
Atzo hil zen Jose Angel Ochoa de Eribe, Gorbeialdeako euskal preso politikoa, gaixotasun larri baten ondorioz. 2015ean diagonostikatu zioten minbizia kartzelako osasun azterketa baten ostean. 2016an bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak, espetxe zuzendaritzak ordea «Jose Angel espetxean mantentzea erabaki zuten, bere egoerak guztiz okerrera egin eta atzera bueltarik gabea bilakatu artean» salatu du SAREk.
Iragan ekainean, Castelloneko espetxearen zuzendaritzak hirugarren gradua eman zion, espetxe legediaren 104.4 artikuluan oinarrituta, bere gaixotasun larria zela medio.
SAREk manifestazio nazionala deitu du larunbat honetarako Gasteizen, Jose Angel Ochoa de Eriberen kasua azkena izan dadin eskatzeko. «Larriki gaixo dauden presoak etxera» lemapean, Artiumetik abiatuko da manifestazioa, arratsaldeko 17:00etan.
Euskal presoentzat «heriotza zigor» bilakatzen den egoera honekin amaitzeko exijituko diote larunbatean Espainiar Gobernuari, «gorrotoa eta mendekua albo batera utzi eta halako egoerek eskatzen duten humanitatea eta ardurarekin joka dezan eskatzen diogu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!