Jazarpen poliziala Gasteizko gaztetxean, beste behin ere
Larunbatean Topagune Sozialistaren aurkezpena debekatu zuen Udaltzaingoak, eta igandean ere Gaztetxeko atean egon ziren sarrera oztopatzen.
Irudia: Gasteizeko GKS.
Larunbatean, Topagune Sozialistaren aurkezpena hasi baino lehen, Gaztetxera gerturatu zen Udaltzaingoa eta han ziren hainbat kide identifikatu zituzten. Ondoren, Gaztetxeko sarreran gelditu ziren espazioa erabiltzea debekatzeko. «Onartezina da deseskalada testuinguruan, taberna eta diskoteken aforoak handitu eta ordutegiak zabaltzen diren bitartean, antolakuntza politikoa inongo aitzakirik gabe debekatzen jarraitzea», salatu du Gazte Koordinadora Sozialistak sare sozialetan.
Atzo, igandea, berriro salatu zuen jazarpen poliziala Gaztetxeko asanbladak: udaltzainak eraikinaren atean egon ziren, sarrera oztopatuz. Presentzia poliziala «etengabea» izaten ari dela salatu dute asanbladako kideek, eta Gaztetxean aurrera eramaten den «edozein jardun politiko ekidin» nahi dutela.
Jazarpen poliziala gaztetxearen aurka, neurri sanitarioen aitzakiapean
Ez da Gasteizko gaztetxeko kideek horrelako egoera bat salatzen duten lehen aldia. Iazko urrian Gasteizko udaltzaingoak 30 pertsona inguru identifikatu eta isunez mehatxatu zituen. Orduan, prentsaurreko batean salatu zuten jazotakoa: «osasun aitzakiaren ostean poliziak arrazoi erabat politikoak ezkutatzen ditu». Gaztetxeak «jarduera legeztatua» duten beste espazio batzuen antzeko prebentzio-neurriak hartu dituela azpimarratu zuten, eta «bertatik egiten den lan politiko, sozial eta kulturalari zilegitasuna kendu» nahi diotela.
Aurtengo maiatzean ere kontzentrazioa deitu zuen gaztetxeko asanbladak, Covid19aren aitzakipean emandako eraso polizial konstantea salatzeko: isunak, identifikazioak, kontrol-saiakerak, etab. Horren atzean Gasteizko gaztetxearen kriminalizazioa, baina batez ere gaztetxe zein gune autogestionatuak itxita mantetzea bilatzen dutela azaldu zuten asanbladako kideek.
Duela bi aste ere, irailaren 15ean, muinoko etxera agertu zen polizia, espazioa «gazte lokala» delako aitzakiapean. Hastear zen Topaketa Libertarioen jaialdia bertan behera uztera behartu zituzten bertan ziren kideak eta espaziotik aterarazi zuten jendea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!