Israelekin egiten ari diren «garbiketa arrosa» salatu dute
Gasteizko E28 koordinak eta BDZ taldeak Al Nakba eguna gogoratu dute Gasteizen.
Maiatzaren 15a Al Nakba edo hondamendia eguna da palestinarrentzat, Israelgo Estatua sortu eta erbestealdia hasi zen eguna, duela 71 urte. NBEk errefuxiatutzat hartzen ditu 1948ko errefuxiatuen ondorengoak. Beraz, sei milioi errefuxiatu inguru daude Gaza, Zisjordania eta inguruko herrialdeetan banatuta. 2018ko martxoaren 30etik palestinarrak itzulera martxarekin hasi zirenetik 117 hildako eta 13.000 lagun baino gehiago zauritu ditu Israelek.
Bien bitartean, «Israel Estatua palestinarren aurka egiten ari den gerra krimena ezkutatzen eta irudi moderno eta demokratikoa» ematen saiatzen dela salatu dute asteazken arratsaldean Gasteizko E28 koordinadorak eta BDZ taldeak kontzentrazio batekin. Izan ere, maiatzaren 14tik 18ra, Tel Aviven 2019ko Eurovisioa ospatzen ari da.
Elkarretaratzean, Eurovisioari boikota egiteko deialdia egin dute. Horretaz gain, Palestinaren aldeko jaialdi alternatiboak antolatu dituzte Europa guztian Tel Aviven Eurovisioa zuzenean ematen ariko diren gauean.
LGTBI komunitatea, lehen lerrora
Pinkwashing, euskaraz “garbiketa arrosa” izendatzen dena “LGTBI komunitatearekin bat egiten duenaren” itxura hartzen duen marketing estrategia bat da. Elkarretaratzean, honen adibide garbia Israel dela uste dute, «LGTBI komunitatearen merkantilizazioa bultzatzen duena eta bien bitartean herri palestinarra erailtzean dabilena».
LGTBI komunitateak klase analisi eta kontzientziatik borroka egin behar duela ondorioztatu dute, «kapitalismoak hartzen duen itxura neoliberal eta koloniaren aurka, Israel estatu genozida eta honek babesten duen Europaren aurka».
«Kontziente gara, kapitala gure borroka asimilatzeko, monetarizatzeko eta desaktibatzeko erabiltzen dituela pinkwashing bezalako estrategiak eta horregatik gaurkoan ez genuke bakarrik Israelen garbikera arrosa salatu nahi. Gaur egun hemen ere estrategia berdina abiarazten baitute enpresa eta instituzioek, adibidez Bilbon zenbait enpresa, PNV eta PSOE alderdiekin batera, antolatzen ari den EuroPride-a bezala, edota azkenaldian GayLesPol polizi antolakundea zenbait eremutan parte hartzea babesten duten elkarteak, gure ahizpak diren migranteak, putak, txiroak,… jazarten dutenen aurpegi garbiketa ere gogoan dugu, Pinkeashinga, borreroak bezala, badituelako milaka aurpegi».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!