Greba mugagabea egingo dute Aguraingo DHL enpresan
Maiatzaren 23an hasiko dute greba. 2017ko abenduaren 31n amaitu zen sinatuta zuten hitzarmena.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Agurainen dagoen DHL enpresako 100 langileak grebara deituta daude datorren maiatzaren 23tik aurrera. Greba mugagabea langileen %70ak babestu du: 100 langileetatik, 80 hitzarmenari lotuta daude.
Orain dela zortzi hilabete hasi ziren negoziazio lanetan eta dozena bat bilera egin dira langileen eta enpresaren artean. Izan ere, aipatutako hitzarmena, 2017ko abenduaren 31n amaitu zen.
Gainera, sindikatuaren arabera, soldata eskala bikoitza ezarri nahi du enpresak, hau da, lan berdina egiten duten pertsonen artean 3.000 euroko soldata ezberdintasuna egotea urtean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!