Greba mugagabea abiatu du Arabako kirol-jardueren sektoreak
Azken hilabeteetan burututako lanuzteen ostean Gasteizko Udala bere horretan mantendu da eta entzungor egin die sektoreko langileen aldarrikapenei. Langileek bizi duten egoeraren aurrean "berehalako konponbidea" aldarrikatu dute. Gaur 12:00etan elkarretaratzea burutuko dute.
Greba mugagabearen lehenengo eguna dute gaur, irailak 1, Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek. Azken hilabetean hainbat lanuzte burutu dituzte sektoreak bizi dituen murrizketak eta prekarizazio egoera salatu eta instalazioen irekiera protokoloa martxan jartzea exijituz.
Iragan abuztuaren 20an, bertan behera utzi zituzten mobilizazioak Udalarekin, ustez, akordio bat lortu ostean. Gasteizko Udalak eta instalazioen enpresa kudeatzaileak, ordea, ez dituzte iragarritako neurriak bete. Langileek azaldutakoaren arabera «Udaletik ez dira enpresarekin harremanetan jarri irekiera-protokoloak bidaltzeko». Sorosle eta begiraleen hitzetan Gasteizko Udalak «are gehiago berotu du gatazka bere ekintzekin».
Greba mugagabea martxan
Gaurdanik abian dagoen greba mugagabearen ondorioak agerikoak dira Gasteizko kirol instalazio desberdinetan eta Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuek ez dituzte ateak ireki. langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, eguerdiko 12.00etan, Udaletxearen aurrean.
Iparralde, Aldabe, San Andres…
Borrokak ez du etenik!#AyuntamientoCulpable pic.twitter.com/g6LzWCBj1s— ActDeportivasEnLucha (@act_sos) September 1, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!