Giante talde gasteiztarrak bigarren diska kaleratu du: «Hamaika»
Gaur, urriaren 7a, argitaratu dute lan berria, Bonberenea Ekintzak-en estudioetan grabatua. Plataforma digitaletan egongo da entzungai, eta baita CD zein binilo formatuetan ere.
GIANTE posthardcore taldeak «Hamaika» izeneko lana kaleratu du gaur, urriaren 7an. Gasteiztarren bigarren estudioko lana da. Bonberenea Ekintzak estudioetan grabatu dute Karlos Osinagarekin (Lisabö), eta CD zein binilo formatuan jarriko dute eskuragarri. Plataforma digitaletan ere entzun ahalko da.
2018an kaleratu zuten “This Is Fine”, lehen diskoa, Cosmic Tentacles zigiluarekin. Bigarren lan honetan taldearen proiektuaren hasierako izaera mantendu nahi izan duten arren, «identitatean aurrerapauso bat» eman du laukoteak, «soinu pertsonalago batera» salto eginez.
Izan ere, gai intimoagoak jorratu dituzte oraingoan, «konkretutik abstraktora, gai bakarretik aniztasunera, zuri-beltzetik kolorera». Euskaraz egin dituzte abesti guztien letrak, eta diskoaren «adierazgarritzat» dute hori. Laukoteak azaldu duenez, «hamaika» hitzak «euskaraz duen zentzu bikoitzak ezinhobeto isladatzen du diska honek suposatu duena», jorratzen dituen gai eta emozioen aniztasuna dela eta.
Aurkezpen bira urriaren 15ean hasiko dute Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan. Cosmic Tentacles-ek antolatutako bosgarren Cosmic Sessions jaialdian izango da kontzertua, Losado taldearekin batera. Bigarren emanaldia urriaren 16an egingo dute Bonberenean, Tolosan.
Giante taldea
GIANTE 2016. urtean sortu zen Gasteizen. Posthardcore doinuak dituzte oinarri, eta erreferentzia nagusi Fugazi, Rites of Spring, DUT edota At the Drive-In bezalako taldeak. “This Is Fine” (Cosmic Tentacles, 2018) lehen lanak harrera ona jaso zuela iritzita, soinu propioago baten bila hasi zen taldea, eszenari egin diezaioketen ekarpen pertsonala aurkitu nahian. Horren emaitza da “Hamaika” (Bonberenea Ekintzak, 2021).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!