Gaztetxea eta musika ulertzeko hamabost aukera
30 urte bete dira hiriko gazteak Gasteizko Alde Zaharreko muinoko etxeari bizitza ematen hasi zirenetik. Garai hartan Gasteizen egiten nituen udako egonaldiak osaba-izebarenean eta akorduan daukat lehengusuak erakutsi eta azaldu zidala Gaztetxe hasiberria zena.
Iker Barandiaran | Argia.eus bidez
Sartzeko galdetzerakoan, baina, lehengusuak, zalantzati, nahiago izan zuen mutiko hura barrura ez eramatea. Orduan nork pentsatuko zuen eraikin hark halako bizitza oparoa izango zuenik eta nik neuk gerora Gaztetxeekin halako lotura estua izango nuenik.
Gaztetxeen bizitza ziklikoa izan ohi da, gorabeheratsua, gazteen inpultso, indar eta motibazioen araberakoa; eta adinak –eta berorrekin datozenak– ere izaten du zeresana. Hala ere, Gasteizkoa, urte gutxi batzuk izan ezik, sasoikoa izan da 30 urteotan eta aktibo mantendu da hiri txiki horretako ekimen askoren aterpe iraunkor bilakatuta. Belaunaldiz belaunaldi bizi-bizirik jarraitzen du.
Musikaren esparruan ere aski irekia izan da beti, eta 2001ean Euskal Herriko talde ezagun askoren CDarekin urteurrena ospatu bazuten ere, oraingoan Gasteizko talde txikiagoekin osatu dute bilduma: Trikomak Jamaikara garraiatzen gaitu reggae-ska-ren bidez; Indarrap eta Markes Iraizosek indarrak batuta mezu oldarkorreko maisu-rapa gauzatu dute; Ni Yuta Ni Tuya-k sekreta-k salatzen ditu cumbia soinupean; rock kaletarraren oinordeko Zorriak-ek garraztasunez abesten du; Izaki Gardenak-ek dotorezia handiko pop-rock pieza intentsua oparitu digute; Bidelapurrak-i esker a capella abestutako folketik Irlandakora egingo dugu jauzi; Abesbatza Feministak Tarantisten erritmopean giro latinoetan bustitako kontakizun feminista eta aldarrikapena burutu dute; Harresian Zulok latinoa, popa eta folka ezkontzen ditu; Asteartek ere folkean dihardu; Musikgerrilla da thrash-metalaren ordezkari; Piztu Punk-ek euskarazko lehen abestia erditu du punk-rock azkar eta gitarreroaren ildoan; Kaskilloaren Zerrautsa folk minimalista ganberroa da; Garraxika kaleko punk-OI!aren ahotsa; Montauk sasi-elektronika eta post-rock misteriotsua batzen dituen perla; eta, azkenik, Gazte Asanbladak eresi askea eskaini du. Hamarkada askotarako!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!