«Gazte Bulkadak» irratsaioari soinu banda jarri dio Garraxika taldeak
Hala Bediko "Gazte Bulkadak" irratsaioarentzako abestia eta bideoklipa grabatu du Garraxika talde gasteiztarrak. Asteartero 19:00etatik 20:00etara Hala Bediren uhinetan zuzenean izango dira "Gazte Bulkadak" irratsaioko kideak.
Hala Bediko «Gazte Bulkadak» irratsaioarentzako abestia eta bideoklipa grabatu dute Garraxika talde gasteiztarreko kideek. Gilen OFR teknikaria arduratu da grabaketaz, nahasketaz eta masterizazioaz.
Beste ikasturte batez Hala Bediko uhinetan da «gazteengandik eta gazteentzat» ekoiztutako Gazte Bulkadak irratsaioa. Asteartero, 19:00etatik 20:00etara, 107.4 FMan eta online bidez egongo da irratsaioa entzuteko aukera.
Garraxika taldea
Garraxika 2008an Gasteizen jaiotako musika taldea da. Abetxukon hasi eta hezi zen musikalki, lehenengo urteetan bertako garaje baten entsaiatuz. Gasteizen eta Arabako hainbat herritan kontzertuak ematearekin batera 2013an argitaratutako maketan jaso zituen lehendabiziko etapa horretan sortutako abestietako 8. 2013an bertan maketako Euskara abestiaren bideoklipa argitaratu zuten ere.
Maketaren ostean, eta garai horretan oso aktiboa zen MusikGerrilla arabako musika mugimendu iraultzailearen eskutik, musika eta borroka Araban eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan zabaltzen eman zituen 2012 eta 2017 arteko urteak.
Hortik aurrera, taldekide bat atzerrian bizitzearen ondorioz, lan publiko gutxi egin du taldeak. 2018an Gasteizko Gaztetxearen 30 urteurren diskarako abesti bat grabatu zuten eta urteurreneko ospakizunetan igo ziren oholtza gainera azkenengo aldiz.
2018tik aurrera taldearen erritmoa geldotu da, baina gelditu gabe. 2020an HalaBedi irratiko Gazte Bulkadak irratsaioarentzat egindako abestia argitaratu dute bideoklip batez lagundua. Abesti horretaz gain, beste 9 pista izango dituen lana argitaratuko dute hurrengo hilabeteetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!