Gasteiztik independentziara!
Martxoaren 29a egun berezia izango da Gasteizko gazteria independentistarentzat.
“Gasteiztik independentziara!” izeneko egun osoko egitaraua antolatu dugu Ernai Gasteizko
kideok.
Apirilean ospatuko den “Gazteon Eskutik” ekimenaren aurrelanketa gisa prestatutako
egunean, goizean politikaz eta gazteoi kezkatzen gaituzten kontuetaz hitz egiteko aukera
izango dugu. Horretarako, orain dela aste batzuk argitaratutako “Errepresioaren aurkako
gida”-ren aurkezpena eta “Zergatik independentzia?” izeneko hitzaldia egingo ditugu
Gasteizko Gaztetxean. Eguerdian, aisialdi-eskaintzarekin hasi karropoteo bat egingo dugu,
Auzolana pilotalekuan bukatuko dena. Izan ere, bertan gazte bazkaria egingo dugu.
Bazkariaren tiketak badaude jada Garraxi Tabernan salgai, beraz, azkar ibili! Bazkalostean,
Auzolana Pilotalekuan bertan bingo musikatua eta eskupilota ikuskizuna izango dugu.
Eguna bukatzeko, kontzertuak izango ditugu Gasteizko Gaztetxean, Dirakiren, Auzoko eta
Ziztadaren eta DJ adarraken eskutik.
Beraz, martxoaren 29an plan ezinobea eskaintzen dugu eta Gasteizko gazteriari gonbitea
luzatzen diogu egitarauan parte hartzeko. Egunaren eskaintzaz gain, gazteon artean
saretzeko eta elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Bat eginez, amesten dugun Euskal
Herrira jauzi egiteko indarrak batuko ditugu.
Peio Sáez de Maturana (Ernai Judimendi)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!