Gasteizko Laneko Autodefentsa Sarea aurkeztuko dute ostiralean
Kontseilu Sozialistak "lan esparruan antolakuntza eta borroka espazioak garatzeko" sortu du LAS, "nagusien inpunitatearen aurrean, defentsa mekanismo eraginkorrak sortu eta borroka hauek Estatu Sozialistaren eraikuntzaren beharrarekin lotzeko asmoz". Abenduaren 16an aurkeztuko dute 18:30etan Venezuela kaleko 10. atarian.
Gasteizko Laneko Autodefentsa Sarea sortu berri da Kontseilu Sozialistaren ekimenez, «lan esparruan antolakuntza eta borroka espazioak» garatzeko.
Gizarte kapitalistaren krisi garai betean gauden honetan, Kontseilu Sozialistak eta LASek azaldu dutenez, «lan arloan ere nabariak dira burgesiaren ofentsibaren ondorioak» eta «zuzenean» pairatzen dituzte langileek.
Ezartzen ari den lan eredua «ezegonkortasunak» ezaugarritzen duela salatu dute: soldata jaitsiera, langabezia estrukturala, kontratu gabeko lanak, lan jazarpena zein kaleratzeak tarteko.
Testuinguru horretan, Gasteizko Kontseilu Sozialistak «apustua» egingo du «lan esparruan antolakuntza eta borrokarako espazioak garatzeko» eta hori «gizarte hobe baten eraikuntzan» eta «autodefentsa sozialistan» antolatzeko.
Helburu horrekin sortu dute LAS, Laneko Autodefentsa Sarea, eta dei egin dute «lan esparruko egoeraren aurrean autodefentsa antolatzeko beharra ikusten duen edonor» aurkezpenera gerturatu dadin, abenduaren 16an 18:30etan Venezuela kaleko 10. atarian.
🔴#LanekoAutodefentsaSArea
Gasteizko Kontseilu Sozialistatik Laneko Autodefentsa Sarea (LAS) aurkezten dugu. pic.twitter.com/Ka5eZ3ZBcH— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) December 1, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!